MR. ENGINEER

Iñigo Egia da Oh Brother Studioko alma materra.

Ikus-entzuneko teknikaria eta musikari profesionala, Madrilgo CEV eskolan egin zituen ikasketak.
1988 eta 1993 bitartean postprodukzio teknikari gisa egin zuen lan Video Imagen y Comunocación-en (Madril). Gero Ingalaterrara joan zen BBC kate britainiarrean editore gisa lan egitera.

Musikari dagokionez, Londresen ikasi zuen perkusio-jotzaile handiengandik: Bosco de Oliveira, Mike Bennet, Jatin Omar izan zituen irakasle. Zuzenean nahiz estudioan aritu da, bai Londresen bai Euskadin. 1993-98 bitartean Londresko hainbat jazz-fusion taldetan jo zuen: Papa Bois, Uninvited, Cafe Patoo, Makosa, The Multiheaded Vibe Set eta Rob Williams Trio.

 1998tik gaur arte, hainbat talderekin egin du lan Euskal Herrian: Deabru Beltzak, Igelaren Banda, Tentazioa, Alos Quartet, Bingen Mendizabal, Angel Unzu, Ken Zazpi, Gozategi, Mixel Ducau, Pascal Gainne, Olatz Zugasti, Iker Goenega,Joserra Semperena,Kalakan, Oskorri eta OrekaTX. Egun, aipaturiko azken hirurekin aritzen da.